2020/04/05

Elkartasunezko txalo zaparrada ederra eskaini genuen atzo goizuetarrek

Covid-19 birusa dela eta bakoitza bere etxean egonagatik ere, elkarrekin gaudela erakutsi genuen

Bagenekien Goizueta herri bizi eta parte hartzailea dela, baina atzo iluntzeko 8etan zegoen giroa ikusita oraindik argiako daukagu orain. 

Deialdiari fin erantzunez hainbat balkoi kolorez bete zenituzten askok, globo eta apingarriekin. Beste askok musika jarri zenuten zuen balkoi edo atarietan...eta momentua iritsi zenean denak batera soinu egiteari ekin genion, txaloekin, joareekin nahiz instrumentuekin, egun gogor hauetan esfortzu berezia egiten ari diren guztiak gogoan izanez. 

Herri bizia eta alaia da Goizueta, eta halaxe ikusi genuen atzo ere. Leiho edo balkoietatik ikusteko aukera izan ez zenutenontzat, bideo muntai hau uzten dizuegu, horren erakusgarri. 

Aldez aurretik eskerrak eman, ideia pentsatu, aurrera eramateko bitartekoak jarri, ilusio handiz balkoietara atera, bideoak grabatu eta muntaia egiteaz arduratu zineten pertsona guztiei. Elkarlaneko kate honetan katebegi guztiak baitira ezinbestekoak. 

Gozatu bideoaz ondorengo loturan eta animo Goizueta! 
https://drive.google.com/file/d/1KVKuDEmDpQnJ-kb8iMrxEXIe1Yy_62MJ/view?usp=sharing