Bost kultura Goizuetan; Brasil, Kolonbia, Nikaragua, Honduras eta Ukrania
Azaroaren 16an, igandean, Goizuetako Udaletxeko Ganbaran herriko kultur aniztasuna ospatzeko eta balioesteko ekitaldi berezia egin zen: Goizueta Koloretan.
Guztira, 80 herritar inguru bildu ziren, ekitaldi koloretsu eta ezberdin bat plazaratuz. Goizuetako Udala, Goizuetako eskola, Fundación Emplea,
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, herriko gazteak eta herrian bizi diren kultura ezberdinetako familiak izan dira proiektua bultzatu dutenak.
Egun borobila atera zen; alaia, koloretsua eta oso zaporetsua. Herritarren, parte hartzaileen eta antolatzaileen sentsazioa positiboa izan zen eta emaitzarekin oso gustora geratu ziren.
Hona hemen argazkiak eta prentsa oharra: