Goizuetan zer ekoizten de jaso nahi da eskuorri batean. Gero, produktuak sustatu eta herritarren arteko salerosketa bultzatzeko.
Goizuetako lehenbiziko sektoreko ekoizleekin (abeltzainak, nekazariak...) bilera deitu da, herriko produktuen zerrenda bat osatzeko. Etxeko babarrunak, barazkiak, oilaskoak, arkumeak... ekoizten dituztenei zuzendua. Zerrenda horren helburua bertako produktuak zeintzuk diren ezagutzeaz gain, herriko produktuak sustatzea izanen da.
Nola? Herriko ahalik eta produktu gehien agertuko liratekeen eskuorri edo liburuxka baten bitartez. Liburuxka horretan produktuak agertuko lirateke ekoizleka sailkatua eta nola eskuratu ditzakegun azalduko litzateke.
Animatu eta azaldu!