Herritarrei eta lehen sektoreko enpresei zuzendua, udaberrian zehar garatuko da.
'Landa Nafarroa Lotu' lankidetza-proiektuaren barruan, Cederna Garalur Elkarteak digitalizazio-tailerren programa zabala antolatu du apirilerako eta maiatzerako, herritarrentzat oro har, eta, bereziki, enpresentzat eta lehen sektorearentzat.
Jarduerak doakoak dira, eta interesa dutenek 637312661 edo 948206697 telefonoetan eman dezakete izena, pirineo.admon@cederna.es helbidera idatzita, edo www.cederna.eu webgunean sartuta.
Tailerrak
Herritarrei zuzendutako trebakuntza digitaleko programa maiatzaren amaieran garatuko da, eta aurrez aurreko lau tailer izango ditu. Horietako bat, 'Sartu zure izapide eta jakinarazpen elektronikoetara' izenekoa, maiatzaren 24an garatuko da Cederna Garalurrek Lesakako Alkaiaga industrialdean duen zerbitzu zentroan, 10:00etatik 13:30era.
Besteak, 'Oinarrizko digitalizazioa', 'Konekta zaitez digitalki zure administrazioarekin' eta 'Banda digitala eta erosketa segurua', Auritzen, Irunberrin eta Arbizun egingo dira, hurrenez hurren, maiatzaren 22, 23 eta 25ean.
Bestalde, eta lehen sektorean lan egiten dutenei zuzenduta, Elkarteak bere trebetasun teknologiko eta sozialak hobetzeko tailerren programa bat antolatu du, aurrez aurre eta online formatuan emango dena.
Trebetasun teknologikoen kasuan, tailerren zikloa aurrez aurreko 4 orduko saio praktiko batekin hasiko da. Hilaren 18an egingo da, Otsagabiako kontsultategian, 09:30etik 13:30ra; Zangozako Herritarrentzako Arreta Zentroan, egun berean, 15:30etik 19:30era; eta hilaren 20an, Elizondon, 09:30etik 13:30era, eta Lekunberrin, Plazaolako geltokian, 15:30etik 19:30era.
Bestalde, online egingo den lehen tailerra 'Nola eraman enpresa atal guztietara?' izango da. 12 orduko iraupena izango du eta bi orduko saioetan emango da 9:00etatik 11:30ra bitartean, 21 eta 28an eta maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an.
Bigarren tailerra 'Aurkezpen eraginkorrak' egiteko izango da. 8 orduko iraupena izango du, eta maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an emango da, 12:30etik 14:30era.
Azkenik, online salmentaren alternatibak azaltzeko hirugarren tailer bat egongo da, maiatzaren 17, 24, 31 eta ekainaren 6an, 09:30tik 11:00ra.
Gainera, 'Nork bere burua eta produktua saltzen ikasteko eta bezeroei arreta emateko' tailerra aurreikusi da, 6 ordukoa. Bi saiotan emango da: Otsagabiako Kontsultategian, maiatzaren 25ean eta 27an; Lekunberrin, Plazaolan, maiatzaren 9an eta 11n; Zangozako Herritarrentzako Arreta Zentroan, maiatzaren 16an eta 18an; eta Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean. Saioak presentzialak izango dira, 16: 00tik 19:00ra.
Jarduera horien osagarri, Nafarroako Toki Ekintzako Talde Cederna Garalurrek, TEDERek, Erdialdeak eta EDERek lantegi bat antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren PLENA plataformaren bidez obra publikoetarako lizitazioak aurkezten ikasteko. 15 orduko jarduera da, enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta norberaren kontura lan egiten dutenei zuzendua, eta online emango da 5 jardunalditan, maiatzaren 2,4, 9, 11 eta 16an, 09:00tik 12:00ra.
Jarduera hauek Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Zona Media taldeek parte hartzen duten 'Conecta Navarra Rural- Landa Nafarroa Lotu' lankidetza proiektuko ekintzen parte dira. Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatutako proiektua da.
Ikastaro guzti hauei buruzko informazioa ondorengo tauletan laburtuta ikus dezakezue hurrengo artxiboetan: