Asteartero etorriko da Leitzatik, goizeko 8:00etatik 11:00etara bitartean.
Hainbat hilabetez pediatra gabe egon gara Goizuetan, eta egoera ezegonkor honen ondoren, badirudi epe luzera begira bermatua egongo dela oinarrizko zerbitzu hau.
Astearteetan etorriko da pediatra Goizuetara, goizeko 8:00etatik 11:00etara bitartean. Dagoeneko hasia da zerbitzua ematen.