Larunbat honetan, uztailaren 5ean BTT proba izango da herrian
Herriko gazte asko, hilabeteak doaz guzti hau antolatu eta aurrera eramaten: kartelak egin eta zabaltzen, publizitatea egiten, babesleak lortzen, ibilbideak garbitzen, prestatzen eta markatzen, materiala biltzen... Eta guzti honek bere fruituak eman ditu, izan ere guztira 200 dortsal saldu dituzte. Informazio guztia sare sozialen bidez zabaltzen ari dira aspalditik, beraz edonork zalantzaren bat izanez gero, instagram-en begiratu besterik ez du "@goizueta_mtb" izena duen perfilean. Albiste honetan ere, argazkietan atxikituta dituzue informazio garrantzitsuenak.
Ohar garrantzitsu bat Nafarroa-Leitza aldetik datozenak, Google Maps aplikazioari ez egin kasurik, izan ere, aplikazioak bidea itxita dagoela jartzen du (astean zehar egiten ari diren obra batzuen ondorioz), baina asteburuan BIDEA IREKITA egongo da, beraz Basakabitik behera etortzeko arazorik ez da izango.