Higiene neurri zorrotzak bete beharko dituzte eta beharrezkoa izango da aurrez txanda hartzea.
BOEn gaur argitaratu denez, maiatzaren 4tik aurrera zenbait komertziok berriz ateak irekitzeko aukera izango dute, hoien artean ileapaindegiek.
Hortaz, bihartik aurrera martxan jarriko dira berriz ere Kiribil eta Irati ileapaindegiak, nahiz eta higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dituzten horretarako (ohiko eskuoihalen ordez, erabili eta botatzeko eskuoihalak jarriko dira, erabilera bakarreko materiala...)
Bertara joan nahi duenak derrigorrez aurrez txanda hartuta joan beharko du eta edukiz gero, norbere maskarillarekin joatea gomendatzen da. Baita txartelarekin ordaintzea ere.
Txanda eskatzeko telefonoak:
Kiribil: 686 830 222 (ahal bada Whatsappez)
Irati: 609 613 546
Hona hemen BOEren agindua: