Hurrengo 10 egunetan bertatik ez ibiltzeko eskatzen zaie herritarrei, pista asentatu arte.
Bihar, apirilak 18, Berdabio enpresak bi mendi pista moldatuko ditu, Haritz haunditik Harri Haundira jeisten diren bi pistak hain zuzen ere (Artikutzara joateko bide zaharra eta Ametzelaiko buelta).
Pista hauek asentatu bitartean, gutxienez 10 egunez, bertatik inor ez ibiltzeko eskatzen zaie herritarrei, inguru hoietan ibili behar badute ordezko pista batzuk erabiltzeko eskatuz. Udalak bideak zintarekin itxiko ditu, bai pistaren goiko aldean eta baita behean ere.