2018/12/02

“Bertan bertakoa, Goizueta(n)” oihalezko poltsak banatuko ditu Udalak tokiko kontsumoa bultzatzeko

Ekimenaren asmoa goizuetarrak herrian bertan kontsumitzeaz kontzientziatzea eta eguneroko ohituretan tokiko garapenerako funtsezkoa den kontsumo lokala sustatzea da

‘Berta(n) bertakoa, Goizueta(n)’ oihalezko 350 poltsa banatuko ditu Goizuetako udalak, herriko etxe bakoitzeko bana, herritarrek erosketak egiterakoan erabili dezaten. Ekimena bertako komertzioekin elkarlanean garatu da Goizuetan komertzio sarea indartzeko asmoz, hauen etorkizuna mantendu eta bultzatzea kontsumitzaileen esku ere badagoela gogorarazi nahi izan dute. Ekimenaren asmoa goizuetarrak herrian bertan kontsumitzeaz kontzientziatzea eta eguneroko ohituretan tokiko garapenerako funtsezkoa den kontsumo lokala sustatzea da.