2019/11/16

Azaroaren 30ean ospatuko da XVI. Feria eguna

Herriko eragileek eta Goizuetako Udalak elkarlanean antolatzen dute beste hainbat herritar, tabernari eta baserritarren laguntzarekin.

Hamaseigarren edizioa izango du aurten azienda, artisau eta nekazal feriak. Goizuetarrontzat hain berezia den egun honetan ixkin guztietatik etorritako saltzaile eta bisitariek bat egingo dute Goizuetako plaza inguruan. Musikaz alaiturik, herri kirolek ere bere tokia izango dute eguneko ekintzen artean.
Herri bazkari arrakastatsurako txartelak salgai daude dagoeneko Amaia kafetegian.
Animatu!