2025/11/26

Auzolana Eskolan

Eskolak, Guraso Elkarteak eta Udalak deitutako auzolanari erantzun bikaina eman dio herriak.

Azaroaren 22an, eskola kanpoaldea edo patioa, herritarrena dena eta urtean zehar, hainbat alditan guztiontzat eta erabilera desberdinetarako erabiltzen dena, adin guztietako herritarren artean garbitu eta txukundu zen. Familiak, ikasleak eta herritarren artean, guztira 50 lagun bildu ziren.
Bakoitzak ahal zuena etxetik ekarri eta lanari ekinez; eskoba, aitzurra, pala, sopladorea, desbrozadora... eta bistan da, emaitza ezin hobea izan zela.

Benetan eskertzekoa da, herritarrek eskaini zuten denbora eta borondatea. ESKERRIK ASKO ETA GORA AUZOLANA!