2020/10/06

Aurten ez da Feri Egunik izango, ezta Umore Ona elkarteak antolatutako ospakizunik ere.

Osasun-larrialdi egoera dela medio, udazkenean urtero ospatu ohi ditugun ekitaldi gehienak bertan behera gelditu dira.

Udazkenean murgildu garen honetan, urteroko agendari arretaz begira egonen da batenbat akaso, baina 2020a berezia izaten ari dela dudarik ez dago, eta badirudi oraingoz agendako ekitaldiak bertan behera uzten jarraitu beharko dugula.

Koronabirusak eragindako egoera tarteko, feri batzordeak azaroan egin ohi den Feri Eguna bertan behera uztea erabaki du.

Horrez gain, Umore Ona elkarteko zuzendaritza batzordeak ,irailaren 14an egindako bileran, aurten jarduerarik ez egitea erabaki zuen. Hortaz, jubilatuen eguna, atalen eguna eta bazkideen bazkaririk ez dugu izanen, besteak beste. 

Egoerak ospakizun horiek aurrera eramatea ahalbidetzen duenean berrartuko dira ekitaldiak.