Irailaren 30 arte eman daiteke izena Udal bulegora joanda edo bertara deituta (948514006)
2020-2021 ikasturtean honako udal ikastaroak eskeiniko dira.
Pilates: Tonifikazio eta luzaketa ariketetan oinarritzen den metodoa. Barne giharrak indartzea eta jarrera egokitasun eta gorputz oreka mantentzea bilatzen da.
Jumpfit: Ohe elastiko baten gainean musikaren erritmora egiten diren koreografia eta ariketez osatutako jarduera.
Total training: Norberaren egoera fisikoa, oinarrizko indarra eta erresistentzia hobetzea helburutzat duen jarduera fisikoa, tonifikazio ariketa ezberdinez osatua eta material eta autokarga ezberdinekin egiten dena.
Eskulanak: Mota ezberdinetako eskulanak (pintura, eskulturak, etxerako objektuak, apaingarriak...) eginen dira monitore baten laguntzaz.
Urtarriletik martxora:
Musikoterapia: Musikak gidaturiko irudiekin (GIM), musika inprobisazioaren bidez, musika eta mugimenduzko jarduerekin, kantuen sorkuntzaz eta mandalak medio, emozio, pentsamendu eta kezka desberdinen miaketa eta adieraztea eragingo da.
OHARRAK: