2022/11/03

Artikutzako Labetaraino kotxez sartzeko aukera izango da hemendik aurrera

Horretarako baimena eskatu beharko da Donostiako Udalean

Orain arte Goizuetatik Artikutzara joateko Arriurdinetan utzi behar zen kotxea, bertan ia urte osoan (abuztuaren 28an izan ezik) itxita egon ohi den ataka baitago. 

Hemendik aurrera, ordea, kotxea Labetaraino hurbiltzeko aukera izanen da. Bertan aparkaleku ttiki bat egokitu da, kotxea utzi eta bertatik oinezko ibilaldiak hasteko. Puntu honetatik hainbat bidezidor abiatzen dira, Elamaren Ibai Erreserba Naturala, Elama eta Gozarin burdinolen hondakinak edo burdinoletarako burdin minerala ateratzeko meategien eremua bisitatzeko.

Arriurdinetako ataka irekitzeko baimena eskatu beharko da, egunean auto kopuru jakin batek bakarra izaten baitu Artikutzara sartzeko aukera. Baimen eskatzaileek kode bat eskuratuko dute eta honekin ataka irekitzeko aukera izango dute. Bi modutara eskatu daiteke kode hau: 

1) Mezu bat bidaliz ingurumena@donostia.eus helbide elektronikora.
2) 943 48 33 90 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera eta bulego ordutegian (9:00-14:00).
 

Informazio hau Goizueta.eus web orriko hasierako orrian egongo da "Artikutzako sarrera" atalean. 

Donostiako Udaleko informazioa: https://www.donostia.eus/ataria/web/ingurumena/natura-biodibertsitatea/artikutza/informazio-orokorra-eta-sarbidea

Artikutzari buruzko bideoa hemen ikusgai: https://youtu.be/EdWjUHeqFTc

Artikutzako mapak