2023/02/01

Ardi, behi edo txekorren subentzio kanpainarako behar diren ziurtagiriak eskatzeko epea irekita

Ziurtagiriak eskatzeko azken eguna otsailaren 23a da, osteguna

Eskaera egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin.
  • Herrian, urtean gutxienez bederatzi hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena.
  • Udalarekin zorrik ez duenaren agiria.
  • Bakoitzak, jabetzan edo alokairuan, dituen lurren zinpeko aitorpena.
  • Azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa.
  • Nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.