Aurrekoari erabiltzeko epea bukatu zitzaionez, anbulantzia berria ekarri dute Nabaskozetik.
Anbulantzia honek aurrekoa ordezkatuko du, gehieneko epea gainditu ondoren. Izan ere, anbulantziek matrikulatutako egunetik 10 urte bitarteko bizitza dute, eta aurrekoak dagoeneko epea pasata zuen. Utzitako anbulantzia, oinarrizko bizi-euskarrikoa, Nabaskozeko suhiltzaileen eskualdeko parketik dator, han berri bat izango baitute.
5 urte eta 54.000 km dituen Mercedes markako ibilgailua, 2026ko abuztura arte izango dugu herrian.