Eraikinaren barruko lanak bukatuta, azken ukituak falta dira erabiltzen hasteko.
Maiatzean publikatu genuen bezala, Iriartenea edo beharbada Tifanitxo bezala ezagunagoa den eraikineko barruko konponketa lanak bukatuak dira jadanik, baina azken ukituak egitea falta da.
http://goizueta.eus/eu/iriartenea-eraikineko-egokitze-lanak-bukatuta-auzolanean-txukuntzeko-prest
Lan hauetako batzuk Udalak egingo baditu ere, margoketa lanak auzolanean egingo dira. Horretarako Udalak datorren larunbaterako, abenduak 19, jarri du hitzordua.
Goizeko 9:00etan hasita herritar guztiak gonbidatuak daude Tifanitxo barrutik margotu eta txukuntzeko.