2020/09/19

Astelehenean irekiko da Udal ikastaroetan izen-emateko epea.

Irailaren 30 arte eman daiteke izena Udal bulegora joanda edo bertara deituta (948514006)

2020-2021 ikasturtean honako udal ikastaroak eskeiniko dira.

Pilates: Tonifikazio eta luzaketa ariketetan oinarritzen den metodoa. Barne giharrak indartzea eta jarrera egokitasun eta gorputz oreka mantentzea bilatzen da.

Jumpfit: Ohe elastiko baten gainean musikaren erritmora egiten diren koreografia eta ariketez osatutako jarduera.

Total training: Norberaren egoera fisikoa, oinarrizko indarra eta erresistentzia hobetzea helburutzat duen jarduera fisikoa, tonifikazio ariketa ezberdinez osatua eta material eta autokarga ezberdinekin egiten dena.

Eskulanak: Mota ezberdinetako eskulanak (pintura, eskulturak, etxerako objektuak, apaingarriak...) eginen dira monitore  baten laguntzaz.

 

Urtarriletik martxora:

Musikoterapia: Musikak gidaturiko irudiekin (GIM), musika inprobisazioaren bidez, musika eta mugimenduzko jarduerekin, kantuen sorkuntzaz eta mandalak medio, emozio, pentsamendu eta kezka desberdinen miaketa eta adieraztea eragingo da.

OHARRAK:

  • Taldea ateratzeko gutxienez 8 pertsona apuntatu beharko dira ikastaroan, pertsona gehiago apuntatuz gero merkeago izanen da ikastaroa.
  • Aforoari dagokionean 12 pertsonako taldeak izanen dira gehienez.
  • COVID-aren inguruko neurriak beteko dira.
  • Musikoterapia kenduta, ikastaroak urritik maiatzera izanen dira
  • Izen-emate ordenaren arabera esleituko dira
  • Goizuetan erroldatuek lehentasuna izanen dute
  • Ordainketa bi zatitan: 1. urrian eta 2. ilbeltzan
  • 57 saio izanen dituzte ikastaroek (eskulanak 30 eta musikoterapiak 10 saio)
  • Musikoterapian apuntatzeko azken eguna ere irailak 30 izanen da
  • Plaza libreak izanez gero, ilbeltzan apuntatzeko epea irekiko da