2023/02/01
        Ardi, behi edo txekorren subentzio kanpainarako behar diren ziurtagiriak eskatzeko epea irekita 
    Ziurtagiriak eskatzeko azken eguna otsailaren 23a da, osteguna
    
                
    
            
    
    Eskaera egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
	- Errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin.
 
	- Herrian, urtean gutxienez bederatzi hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena.
 
	- Udalarekin zorrik ez duenaren agiria.
 
	- Bakoitzak, jabetzan edo alokairuan, dituen lurren zinpeko aitorpena.
 
	- Azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa.
 
	- Nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.