Herriko bi puntutan egingo dira lanak
Laister zabalduko da zuntz optiko sarea herrian barna. Horretarako lan handiena dagoeneko egina badago ere, bi zanja egitea falta da, bertatik kablea pasatu ahal izateko.
Hilaren 14tik aurrera* hasiko dira lanak eta aste hortan bertan zehar bukatuko dira. Txino auzoan eta Kale Nagusian (Kotxoa etxe inguruan) bi zanga egingo dira eta bertako bizilagunei lanen inguruan ez aparkatzeko eskatzen zaie, eta bide mozketaren bat izan daitekeela abisatu.
Lan hauek zuntz optikoaren hedapena erraztea eta telekomunikazio konexioa hobetzea dute helburutzat.
*Azaroaren 3an hastekoak baziren ere, Udalari ez dagozkion arrazoiengatik, lanak beranduago hasiko dira.