2018/11/04

Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko, deialdi berria egin da

Pasa den ostegunetik aurkeztu daitezke Zubimuxu kudeatzeko proposamenak udaletxean, eta hilaren 26ra arte jasoko dira.

Denbora tarte batez Udalak kudeatu ondoren, berriro argitaratu da Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko lehiaketarako deialdia. Hala erabaki zen udalbatzak urriaren 17an egindako Osoko Bilkuran.

Pasa den ostegunean, hilaren 1ean, hasi zen proposamenak aurkezteko epea, eta hilaren 26ra arte egin ahal izango da, Goizuetako Udalaren idazkaritzan, goizeko 09:00etatik 12:30etara. Hemendik jaitsi daitezke administrazio-baldintza partikularren eta teknikoen pleguak eta gainerako agiriak. Baina nahi duenak, udaletxean bertan ere eskuratu ditzake.

Bi urteko kontratua eskainiko zaio kudeatzaileari; ondoren, urtero luzatu ahal izango da, hiru urtez, eta gehienez, bost urte egin arte. 7.438 eurokoa da balio estimatua, BEZik gabe eta luzapenak barne; urtekoa aldiz, 1.487,60 eurokoa da, BEZik gabe.