2017/04/18

“Zer kultur eskaintza dugu Goizuetan?” inkestaren emaitzak

Jaso ditugun erantzun guztien laburpena irakurtzeaz gain, erantzun guztiak ere ikusi ditzakezu albiste honetan.

Martxoaren 10ean egin genuen Goizuetan 2016an zehar izan genituen ekitaldien bildumaren aurkezpena. Bertan, herriko kultur eskaintzaren inguruan eztabaidatzeaz gain, herritarrei ere kulturaren inguruan galdetu behar zaiela ikusi zen. Horregatik, lehenengo inkesta digitala martxan jarri genuen.

 

Parte hartzea ez bada hain zabala izan ere, inkesta hau zortzi pertsonek erantzun dute. Beheko argazkietan dituzue galdera bakoitzaren inguruan jaso ditugun erantzunak. Baina laburpen bat egiteko, hona galdera bakoitzaren inguruan guk azpimarratuko genukeena:

 

1. galdera: Zer iruditzen zaizu Goizuetako eskaintza kulturala?

Positiboa.

2. galdera: Zer eta nola hobetuko zenuke?

Ekintzak maiztasun batekin egitea, kirol ekintza gehiago, jendearen arteko harremana bultzatzea, aretoetatik ateratzea eta kultur ikuskizun eta arlo artistiko berriekin jendearengana hurbiltzea...

3. galdera: Nolakoa da zure parte hartzea?

Deus ez, tartekatua edota ahal dudan guztietan saiatzen naiz parte izaten. Batzuetan gustuz eta bestetan konpromisoz. Baina beti ongi pasatzen dut.

4. galdera: Nola erakarri parte hartzen ez duen hori?

Herritarrei beraien gustuez galdetu, jendearengana hurbiltzeko espazio berriak bilatu (taberna...), publizitatea zabaldu (sare sozialak), herritarrek egiten dituzten ekitaldiak antolatu (interes gehiago sortzen dute)...

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu inkesta erantzuteko tartea hartu duzuen horiei, eta gainontzeko guztiak ere animatu nahi zaituztegu herritarrei iritzia emateko sortzen diren espazio hauetan parte hartzera.

 

Honekin lotutako albisteak