Maiatzaren 12tik 29ra izango da eskaintzak egiteko aukera, Goizuetako Udaleko Erregistroan edota korreo postalez.
Goizuetako Zabortegiaren Ingurumena Berreskuratzeko obra esleitzeko europear publizitaterik gabeko prozedura irekiari hasiera emango zaio. Obra lan hauek, Jesus Ignacio Diego Pereda Ingenieriak idatzitako proiektuan aurreikusiak daude.
Aipatutako obra lanen esleipen prozedura arautuko duten Plegu administratiboak eta dokumentazio teknikoa, Goizuetako Udaleko Idazkaritzan, Hernaniko “Urbieta Kopiak” Kopisterian (Juan de Urbieta Kalea 7-galeria) eta Iruñako “Plotter Papeleria” kopisterian (Tajonar kalea 10) daude interesatuen esku.
Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 12tik maiatzaren 29ra bitartean izango da, goizeko 12.30ak arte, Goizuetako Udaleko Erregistroan edota korreo postalez.
Aurkeztu behar den dokumentazioa pleguan zehaztua dago.