2017/01/18

Webgunea berritu da

Batez ere mugikor eta tabletetan ikusi ahal izateko berritu da udalaren webgunea.

Egungo informazio iturri nagusi dira internet eta sare sozialak. Horregatik ditu Goizuetako Udalak www.goizueta.eus webgunea eta www.facebook.com/goizuetakoudala kontua. Baina egia da egun, gero eta gehiago nabigatzen dugula mugikor edota tabletatik. Behar horiei erantzunez eta udalaren webgunea tresna hauei egokitua ez zegoela ikusita, www.goizueta.eus atarian berrikuntza batzuk egin dira eta horietariko bat izan da tamaina ezberdineko gailuetara egokitzea. Orain, edonor, bere mugikor edo tabletatik sartzen bada gure webgunean, udalak argitaratzen duen informazio guztia irakurri ahal izango du.

Behar hau, udalak webgunean argitaratzen dituen albisteak herritarrek eskuragarriago izateko eta turismoa egitera datozenek mugikorretatik gure herriari buruzko informazioa izateko sortu da.

Egin den beste berrikuntzetako bat eta hau ere aipagarria dena, “inkestak” deitzen den atal berezia da. Honen bidez, udalak herritarrei, parte hartzeko eta beraien iritzia emateko leku berri bat eskaini nahi die, herritarren ahotsari garrantzia eman eta hauen nahiak entzuteko. Inkestak erantzutea, “erreza, azkarra eta herritar orori egokitua” den zerbait izango da.

Webgunearen berritzea 1.984,32€ kosta da eta kuku enpresak egin du.