Azaroaren 16an ospatuko den lehiaketan parte hartzeko hirukoteka eman beharko da izena.
Herria hobeki ezagutzeko, Goizuetari buruzko galderak, ariketak, probak… bilduko ditu aurten ere Katarrapikaka! lehiaketak. Euskara Zerbitzuak eta Goizuetako Udalak antolatuta IV. edizioa izango du lehiaketak. 2017an eta 2018an helduentzako edizioa izan zen eta 2022an Katarrapikaka-ttiki egin zen, DBHko ikasleen parte hartzearekin.
Beste edizioetan bezala, herriari buruzko galdera eta probak izanen dituzte lehiakideek: Goizuetako historia, tradizioa, leku-izenak, euskalkia, hitzak, esamoldeak... Helburu dibulgatiboa du batez ere, herriaren jakintza eta herriari buruzko informazioa berreskuratu eta belaunaldi gazteei transmititu nahi da lehiaketa honekin. Baina izango dute entretenimendurako tarterik ere, ongi pasatzeko ikuskizuna izango baita. Informazio gehiago nahi duenak Euskara Zerbitzura deitu (948510814) edo idatzi (laga@iparmank.eus) dezake.
Izen ematea zabalik
Katarrapikakan parte hartu nahi duten herritarrek urriaren 1etik 15era bitarteko tartea izanen dute. Amaianen eta Zubidendan eman beharko da izena hirukoteka.
Antolatzaileen esanetan parte hartzaile guztiek izango dituzte opariak. Baina irabazleek eramango duten saria ez da nolanahikoa, 300€ko zakua izango baitu hirukote garaileak.
Partaide gisa nahiz ikusle gisa lehiaketa mundial honatz gozatu nahi duenak, azaroaren 16an, eguerdiko 12:00etan* Udaletxeko Ganbaran du zita.
*Antolatzaile taldeak ordua aldatzea erabaki du, egun horretako bestelako ekintzekin bat ez egiteko.