Herriko ur deposituak hutsik daudenez, gauez ura moztea erabaki du Udalak.
Herria hornitzen duten iturrietatik nahikoa ur sartzen bada ere herriko deposituetara, hauek hutsik daude. Hortaz, Udala lanean ari da arazoa zein den jakiteko. Bitartean, uztailaren 8tik 11ra bitartean, gaueko 0:00etatik goizeko 6:30etara ura moztuko da, deposituek bere maila berreskuratzeko, eta egunean zehar ura zentzuz erabiltzeko eskatzen zaie herritarrei.
Barkatu eragozpenak.