2022/04/24

Udaletxean Cl@ve sisteman alta eskatzeko aukera izango da hemendik aurrera

Gero eta gauza gehiagotarako eskatzen da Cl@ve sistema, hala nola, errenta aitorpena egiteko, beka bat eskatzeko edota edozein jarduera administratibo online egiteko.

Orain arte erregistrorako bulego jakin batzuetara joan behar izaten zen sistema honetan alta eman ahal izateko, baina hemendik aurrera herrian bertan burutu ahal izango da tramite hau, Izan ere, Goizuetako Udala Cl@ve plataforman Erregistro Agintaritza gisa behar bezala gaituta dauden Organo edo Erakundeen Erregistro Bulegoko kidea da orain. 

Une honetatik aurrera, edozein herritarrek eska dezake gure bulegoetan Cl@ve sisteman alta ematea.

Horretarako, udaletxeko bulegora joan eta nortasuna egiaztatu beharko da, 09:00etatik 12:30etara astelehenetik ostiralera.

Telefono mugikorreko zenbaki bat eta helbide elektroniko bat ere eman beharko dira.