2018/02/12

Udalaren eraikin publikoen garbiketa asistentziako kontratazioa

Otsailaren 28 arte dago aukera prozedura irekiko kontratazio honetan parte hartzeko.

Goizuetako Udalaren eraikin publikoen garbiketa (Herriko Etxea, Osasun Etxea, Guardiako osasun langilearen apartamentua eta Gizarte Zerbitzuetako bulegoa) asistentzia kontratazio iragarkia da hau.

2018ko urtarrilaren 30eko Ohiko Osoko Bilkuran, Goizuetako Udalak erabaki zuen Goizuetako Udalaren eraikin publikoen garbiketa asistentzia kontratazioa esleitzeko prozedura irekiari hasiera ematea eta kontratazio hau arautzen duten baldintza administratibo eta teknikoen pleguak onartzea.

Eskaintzak aurkezteko epea: otsailaren 28 arte, Goizuetako Udaleko Erregistroan.

Aipatutako asistentzia kontratuaren esleipen prozedura arautuko duten plegu administratiboak eta preskripzio teknikoak, Goizuetako Udaleko idazkaritzan daude interesatuen esku. Hemen eta Nafarroako Kontratazio Portalean ere eskuratu ditzakezue.