2020/10/27

Udalak aldi baretako bi langile kontratatuko ditu

Izena emateko epea azaroaren 2an bukatuko da.

Goizuetako Udalak bi langile kontratatuko ditu, bata Xalto eskolaren eta Udal eraikinen garbiketa eta desinfekzio lanetan aritzeko eta bestea zerbitzu anitzetako lanak (igeltsero eta antzekoak) egiteko. 

Garbiketako lanpostuaren iraupena 7 hilabetekoa izango da eta egunean 4 orduz ariko da arratsaldez. 

Zerbitzu anitzetako langilearen kasuan, 6 hilabeteko iraupena izango du eta egunean 5 orduz ariko da lanean. 

 

Bi lanpostuetan izengaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 

-Langabetua egotea, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea. 

-51 urtetik gorako adina edukitzea

-Euskara B1 ahozkoa eta idatzizkoa (titulua ez duenak azterketa ttiki bat egingo luke proba espezifikoen aurretik)

-Titulua: Eskola-graduatua edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 

 

Eskaintzak aurkezteko azken eguna azaroaren 2a, astelehena, izango da eta eskabidea Goizuetako Udalean egin beharko da.