2017/09/11

Udal ikastaroak 2017-2018

Eskaintza zabaldu dugu aurtengo ikasturterako eta ikastaroen kostuen %40 udalak ordainduko du.

Ekainean webgune bidez egindako inkestaren emaitzetan jasotakoari erantzunez, herritarren eskaerak kontuan hartu eta beraien nahiak ziren ikastaroen aurrekontuak eskatu ditugu. Eskulanez gain, ikasturte honetan, jumpfit, pilates eta crosfit ere eskainiko dira.

Dokumentuan ikusi daiteke ikastaroen ordutegia, prezioa eta gainerako informazio guztia.

Eskuorriak herriko leku publikoetan eskuratu daitezke.