Batzarra Udaletxeko Ganbaran egingo da arratsaldeko 7etan.
Goizuetako Udalak egoera kaxkarrean dauden hainbat eraikin dauzka jabetzan. Horietan hainbat erreforma egin behar dira segurtasuna hobetzeko, eta gaur egun ez duten erabilera emateko.
Horregatik, Udaleko ordezkari batzuek osatutako etxebizitza lantaldeak hainbat jarduketa proposatzen dituen plangintza egin du, herrian dauden mota ezberdinetako beharrei erantzuteko, eta aldi berean, Udalak dituen eraikin hutsak betetzeko.
Plangintza hau herritarrei aurkezteko eta herritarren iritziak jasotzeko, HERRI BATZARRA deitu du Udalak . Batzarra datorren ostiralean, urtarrilak 29, egingo da Ganbaran, arratsaldeko 7etan eta segurtasun neurriak beteko dira.
Lotutako albistea:
http://goizueta.eus/eu/nafarroako-parlamentuko-ordezkariek-ospital-zaharra-bisitatu-dute