2020/10/14

Tifanitxo eraikineko lanak auzolanean bukatuko dira.

Lan handiena eginda, Udalak argiteriaz arduratuko da, margoketa herritarren esku utziko delarik.

Tifanitxo eraikineko lanak 3. fasean sartuko dira, lan handiena burututa, azken ukituak auzolanean egiteko moduan baita. 

Eraikina barrutik egokitzeko lanak abendutik martxora bitartean burutu ziren eta 157.697,55 (BEZ barne) euroko kostua izan dute, eta Nafar Gobernua eta Feader (Fondo Europeo de Desarrollo Rural. Europa invierte en zonas rurales)ek finantziatu dute, 50.000€ko dirulaguntzarekin.

Orain, Udalak argiteria lana egingo du, eta margoketa lana eraikina erabiliko duten eragileen esku (Gazte Asanblada, ehiztariak, Goizukoop...) utziko da, auzolanean burutzeko.

Lan hauek osasun egoerak baimendu bezain pronto egingo dira, segidan inauguratu eta lokalei erabilera eman ahal izateko.