2023/02/01

Otsailaren 6an elkartuko da festa-batzorde berria

Abuztuko festak antolatzen hasiko dira, hausnarketa bileran bildutako ideietatik abiatuta

Joan den urtarrilaren 23an hogeita hamar bat lagun elkartu ziren Udalak deitutako festei buruzko hausnarketa egiteko. Bertan festei buruzko hainbat galdera jarri ziren mahai gainean eta taldeka elkartuta bakoitzak bere iritzia eman eta proposamenak egiteko aukera izan zuen. Behin ideia guzti hoiek bilduta, otsailaren 6rako jarri da hitzordua, jasotako puntuei forma eman eta ohi bezala abuztuan ospatuko diren festak antolatzeko. 

Data, ekitaldiak eta parte hartzea

Landu ziren puntuen artean ea festak beti abuztuaren 14tik 18ra ospatu behar ote diren edo asteburuaren arabera egunak aldatzeko aukerarik egon beharko lukeen hitz egin zen. Ekitaldi kuttunenak zeintzuk diren eta urtetik urtera handiagoa den aurrekontuan nola sartu ere landu zen. Azkenik, festa batzorde egonkor bat sortzeko eta harritarrak bertan parte hartzera animatzeko formula desbedinen inguruan ere eztabaidatu zen. 

 

Ondorioak festa batzordearen esku

Gustu, iritzi eta interes desberdinetako jendea hurbildu zenez, anitzak izan ziren bildutako ideiak. Beraz, hauek eskuan izanda, otsailaren 6an elkartuko den festa batzordeak izango du nondik abiatua abuztuko festa eder eta parte hartzaile batzuk antolatzen hasteko. 

Nahi duen guztia gonbidatua dago festa-batzordera: Otsailak 6, astelehena, arratsaldeko 6etan Udaletxeko Batzar aretoan.