2020/10/29

Mendialdeako azoka, azaroaren 8an

Hilaren 8an, igandea, Mendialdea eskualdeko azoka izanen da herriko kaleetan

Artisauek eta nekazariek eginiko produktuak izanen dira bertan erosteko: barazkiak, gazta, garagardoa, ukenduak, eskulanak, joareak, zeramika lanak, bitxiak...

Egoera zail hauetan bertako ekoizleen salmenta sustatzea izanen du helburu eta salmenta zuzena egiteko bide eman nahi zaie.

Azoka goizeko 10:30etan hasiko da eta 14:00-etan amaituko da.

Covid 19-aren aurreko prebentzio neurriak jarraituz, norabide bakarreko zirkuitu bat izanen da. Eguraldi onak ahalbidetzen badu herriko plazatik hasi eta Santa Maria kalean barrena izanen da, 25 postu izanen direlarik. Aitzitik eguraldiak laguntzen ez badu, beheko frontoiean eginen da. Aforoa mugatua izanen da eta gel hidroalkoholikoa ere egonen da.

Animatu eta kontsumitu bertan, bertakoa.