2025/06/03

Medikuaren Etxe Zaharra

Azken urteetan, udalak etxebizitza hau saltzeko egindako ahaleginek, bere fruituak eman dituzte.

Udalak, urte bat baino gehiagotan eskaini du etxebizitza hau, prezio desberdinak proposatuz eta, nahiz eta saiakera haiek ez zuten fruiturik eman, laister enkante publiko honen prozesua bukatutzat emango da. Azken proposamen ekonomikoaren irekiera, maiatzaren 21ean egin zen 18:00tan. Honen aurretik, sesta eskakizuna egon zenez, enkanteko oinarrizko prezioa 76.010€ zegoen. Maiatzak 15-21 bitarte, oinarrizko prezioa hobetzeko aukera egon zen eta azkenik, 76.020€ eskaini zituzten. Eskaintza altuena hori izanik, Medikuaren Etxea prezio hori eskaini duenari esleitu zaio.

Urte guzti hauen ondoren, Goizuetako Udalak Medikuaren Etxe Zaharra saltzea lortu du.