2020/05/26

Maiatzeko Udal batzarra modu telematikoan egingo da gaur

Batzarrak irekiak direnez, nahi duten herritarrek batzarra entzuteko aukera izango dute

 

Ohiko moduan, hileko azken asteartean egingo da Udal batzarra. Apirilean egin zen bezala, Covid-19 birusagatiko alarma egoera dela eta, modu telematikoan egingo da maiatzekoa ere.

Batzarrak irekiak direnez, landuko ren puntuak entzun eta hitza hartu nahi duten herritarrek aukera izango dute, ordenagailu edo mugikor bidez. 

Horretarako herritarrek honako lotura honetan sartu beharko dute: 

https://meet.jit.si/plenoagoizueta 

Mugikorretik sartzeko beharrezkoa da "Jitsi Meet" aplikazioa instalatuta edukitzea. 

Batzarraren kalitatea ahalik eta hoberena zan dadin, entzuleei mikroa itzalita mantentzeko eskatzen zaie, "eskari eta galderak" puntura iritsi arte. 

Batzarra arratsaldeko 7etan hasiko da eta honako gai hauek landuko dira: 
     1.-Aurreko aktaren onarpena
     2.-Gastuak eta dirusarrerak
     3.-Informazioa
     4.-Eskaerak
    5.Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Mendietako Atalak, Goizuetako Ixkibi eta Atson Erlean mendian egin behar duen landaketa lanen onarpena.
     6.Adierazpen Instituzionala: BIZITZAK ERDIGUNERA
     7.-Alkatearen Ebazpenak
     8.-Eskari eta Galderak