2019/05/19

Maiatzaren 10ean herri batzarra egin zen

2015-2019 legealdiari bukaera emateko, 4 urteak laburbilduz, herri batzarra egin zen.

25 lagun inguru elkartu ginen eskolako jantokian egin zen herri batzarrean, eta udalkide bakoitzak legealdi honetan alor bakoitzaren inguruan egindako lanen laburpen bat egin zuen. Ondorengo dokumentua erabili zen aurkezpena egiteko eta bertan ikusi daitezke daturik garrantzitsuenak eta gutxi gorabehera zer gairen inguruan egon ginen hitz egiten.