Aurten inauteririk ez bada izango ere, herritarrek kultur ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute.
Aurreko hilabeteetan egin bezala, ekitaldi anitzez bete du agenda kultur taldeak.
Otsaila erditik hasi eta martxoa bukatu bitartean, lau ekintza prestatu dituzte adin guztietako herritarrentzako.
Otsailaren 13an Eli eta Manex Pagolak beraien disko berria aurkeztuko dute Ganbaran. Eliren bertsoei Manex anaiak jarritako doinuekin alaituko digute arratsaldea.
Bi asteren burura, otsailaren 27an, Artikutzaren trenaren historia kontatzen duen "Burnizko potoa" komikiaren aurkezpena izango dugu Ganbaran, egileak bertan izango direlarik.
Martxoaren 7an, Lurdes iriondoren ipuinak kontatuko dizkigu Amaia Elizagoienek.
Eta azkenik, martxoaren 27an, "40 urte eta aldapan behera niek/n" umorezko bakarrizketa eskainiko digu Txikik.