2019/01/12

Kale argiteria berrituko du Udalak

Ondorengo bi hilabeteetan herriko argiteria berrituko da kontsumo baxuko LED teknologiaz ordezkatuz.

Gaur egun Goizuetan dauden farolek merkurio eta sodio baporezko teknologia erabiltzen dute; zaharkitua dagoen teknologia izateaz gain, kontsumo handikoa eta kutsakorra ere badenez, LED teknologiaz ordezkatuko dira.

Loyola Norte enpresa suertatu da 69.727.30€ko aurrekontuarekin obra lanetarako esleipenduna. Kontratua urtarrilaren 14ean sinatu da eta bi hilabeteko epea izango du herriko 160 farolak berritzeko.

Inbertsio honetarako Nafar Gobernuaren dirulaguntza jaso da, inbertsioaren %60suposatzen duena. Aldaketarekin kale argiteriaren elektrizitate gastua %70 murriztea espero du Udalak.