Goizuetako Udalak bigarren aldiz antolatu du udakolore balkoi lehiaketa. Uztailaren 13an izango da.
Lehiaketaren helburua, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten.
Balkoiak eta leihoak apaintzeko bakoitzak nahi duen bezala apaindu ahal izango du. Baina epaimahaiko kideek, etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako elementu osagarriak hartuko ditu kontuan.
Ez da inon izena eman behar, uztailaren 13 goizean epaileak herrian zehar ibiliko baitira balkoiak eta leihoak ikusten.
Epaileek herrian hoberen apaindutako balkoia edo leihoa aukeratuko dute eta irabazleak, herriko komertzioetan gastatzeko 150€ izango ditu sari bezala. Irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da www.goizueta.eus webgunean. Bonua gastatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.
Loreak erosi nahi dituenarentzat, maiatzaren 8an, asteazkena, etorriko da lore saltzailea.