Lanekin segituko bada ere, oraingoz behintzat, ez da errekako urik sartu eta mozketarik egiteko beharrik ikusten.
Azken hilabeteetan hainbat ur-mozketa egin behar izan dira gauez, deposituetara ur nahikoa iritsi bai, baina hauek berehala hustutzen zirelako. Hori dela eta, irailaren 10etik 12ra arteko gauetan ura moztuko zela iragarri zen, baina ostegun arratsaldean "Miel artzaiaren etxe pareko" hoditerian aurkitutako fuga edo ur-ihes handi bat eta ostiralean Santa Maria auzoan detektatutako beste bi txikiago konpondu zirenez, neurri hau bertan behera gelditu zen, ostegun gauean bertan etxeetan ura izan genuelarik.
Hauek konponduta, depositua nola bete den ikusi da (lehen egun batean depositu erdia baino gehiago hustutzen zen) eta beraz, oraingoz behintzat, ez da gauez ura moztu eta errekako urik sartzeko beharrik ikusten.
Hala ere, datozen asteetan fuga gehiago konpontzen segitu beharko da.