Aziendak mendian egotea abeltzainen ardura da
Aziendak mendian egotea abeltzainen ardura da, eta ez dute baserrietan, errepideetan edo herriguneetan ibili beharrik. Azken aldian, bistakoa da behi edo betizu batzuk aipatutako inguruetan dabiltzala, eta horrek herritarren artean beldurra eta ezinegona sortzen du.
Udala abeltzainekin harremanetan jarri da, egoera honi ahalik eta azkarren irtenbidea emateko eta aziendak dagokien tokietan egon daitezen neurriak hartzeko eskatzeko.
Abeltzain batzuek, beren kabuz, neurriak hartzen dituzte beren aziendak dagokien lekuetan egon daitezen. Horretarako, aziendek erabiltzen dituzten pasabideetan itxiturak jartzen dituzte, behar bezala itxi eta kontrolatzeko.
Azken asteetan, herriko ur-deposituaren inguruan jarritako itxitura horietako bat errekan puskatuta agertu da. Gainera, ez da antzeko gertaera bat gertatzen den lehen aldia. Pasabidea berriz ere itxita dago.
Udalaren ustez aziendan kontrolpean edukitzeko modurik egokiena GPS eta hesi birtualak uztartzen dituen sistema da. Baina eredu hau ezarri bitartean, ohiko itxiturak izatea, eraginkorra izan daiteke, hori dela eta, Udaletik herritar guztiei eskatzen diegu mendian edo bideetan aurkitzen dituzten itxiturak errespetatzeko, eta ireki behar badituzte berriro behar bezala itxita uzteko. Modu horretan, aziendak dagokien eremuetatik atera daitezen eta herrigunera edo errepideetara iristea saihesten lagunduko dugu.
Herritarren eta abeltzainen arteko elkarlana ezinbestekoa da egoera hau modu azkar eta egokian konpontzeko.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta arduragatik.