Herritarren partaidetzaren gaineko plana. Hiri jarduketarako plan berezia. 2 poligonoa, 24 partzela
Aritz Loiarte Ansak sustatu duen Goizuetako 2 poligonoa 24 partzelako Hiri jarduketarako Plan Bereziaren Herritarren Parte Hartzeko Planak, bere jarduketa-koadroaren bidez, herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, Udalaren kudeaketa publikoa gobernu-ardatz gisa jarriz.
Horretarako parte-hartze bilera bat egingo da, Udaletxeko Batzar Aretoan, uztailaren 3an, eguerdiko 12:00etan. Bertan talde idazleak, 2 poligonoa 24 partzelako Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren aurretiazko dokumentuaren berri emango du.
Partaidetza-bileran, bildutakoek proposamenari buruzko kontsultak egin ahal izango dituzte eta hauei erantzun teknikoa emango zaie, modu errazean denek ulertu ahal izateko. Halaber, bileran egiten diren proposamen eta iradokizun guztiak jasoko dira.
Bilera egin ondoren, hilabeteko epea irekiko da, hau da, uztailaren 6tik 31ra, aztertutako dokumentuaren gainean proposamenak eta iradokizunak aurkezteko.
Ekarpenak equal.arquitectos@hotmail.com helbide elektronikoan egin daitezke
Hiri jarduketarako Plan Berezia eta Hiritarren Partehartze dokumentua, kontsultarako eskuragarri egongo dira ondorengo estekan:
http://goizueta.eus/eu/orria/herritarren-parte-hartze-prozesua-2-poligonoa-24-partzela
Dokumentazio hau presentzialki ere kontsultatu ahal izango da, Udal Bulegoetan, jendeaurreko epean, astelehenetik ostiralera, 9.00tatik 12.30 bitarteko ordutegian.