Xumar Bakero Olaizola eta Ignacio Loiarte Eskuderok sustatu duten, Goizuetako Udal Plan Orokorreko EU-5 Unitatearen, Hiri jarduketarako Plan Bereziaren Herritarren Parte Hartzeko Planaren funtsa da, udalaren gidari izatea herritarren parte-hartze eta herritarren parte-zeharkotasuna sustatzeko, udalaren kudeaketa publikoaren gobernu- ardatz gisa izateko.
Horretarako parte-hartze bilera bat egingo da, Udaletxeko Batzar Aretoan, abenduaren 13an, eguerdiko 12.30tan. Bertan talde idazleak, Goizuetako Udal Plan Orokorreko EU-5 Unitatearen Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren aurretiazko dokumentuaren berri emango du.
Parte hartze bileran bertaratzen direnek, proposamenaren inguruan egiten dituzten galderei erantzun teknikoa emango zaie, modu errazean denek ulertu ahal izateko.
Halaber, bileran egiten diren proposamen eta iradokizun guztiak jasoko dira.
Bilera egin ondoren, hogei egun balioduneko epea irekiko da, hau da 2021eko abenduaren 14tik 2022ko urtarrilaren 11ra, aztertutako dokumentuaren gainean proposamenak eta iradokizunak aurkezteko.
Ekarpenak mszabril37@gmail.com helbide elektronikoan egin daitezke
DOKUMENTAZIOA
Hiri jarduketarako Plan Berezia eta Hiritarren Partehartze dokumentua, kontsultarako eskuragarri egongo dira ondorengo estekan:
Dokumentazio hau baita kontsultatu ahal izango da presentzialki, Udal Bulegoetan, jendeaurreko epean, astelehenetik ostiralera, 9.00tatik 12.30 bitarteko ordutegian