Orain arteko proiektuez gain, herrian bizi ahal izateko Goizuetako udalak beste aukera bat martxan jarri du.
Azken aldian, herrian etxebizitzak sortu eta honen ondorioz, herrian bizitzeko aukera, goizuetar guztien ahotan dabilen gaia da. Orain arte egin diren aurrera pausu eta ekintzez gain, Goizuetako Udalak beste urrats bat gehiago eman du. Hain zuzen ere, eskola zaharraren (Ikastolaren) gainean kokatzen diren bi udal etxebizitzak berritu eta alokairu eskuragarriko bi etxe herritarren eskura jartzeko ahalegina.
Horretarako, alde batetik, eraikinak eraberritzeko diru laguntza lortua du udalak, baina ez da nahikoa. Horregatik, orain, despopulazioaren aurkako diru laguntza batzuetara aurkeztu du proiektua eta laguntza ekonomiko hau lortuz gero, proiektua guztiz ejekutatzea eta aurrera eramatea bideragarria izango litzateke. Diru laguntza honen erantzuna, gutxi gorabehera, uztailean jakingo da eta prozesu guzti honen nondik norakoa erantzun horrek baldintzatuko du.