2022/08/03

Herri lurren aprobetxamendurako ordenantzaren zirriborroa prest, ekarpenak jasotzeko.

Abuztuaren 22tik irailaren 16ra bitartean egin ahalko dira ekarpenak email bidez

Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza berritzeko hiru lan saio egin dira azken hilabeteetan. Parte hartze prozesu honetan erantzuna ona izan da, batazbeste hogeita hamar lagunek parte hartu baitute saio hauetan. 

Ordenantza berritzeko honako gai hauek azaldu zituzten udal kideek, beste herrietako ereduak adibide gisa hartuta, eta ondoren, parte hartzaileek beraien ekarpenak egin zituzten taldeka banatuta. (Bukaerako artxiboetan daude landutako gai guztiak zehaztuta):

-Herritar bakar batek erabiltzeko lur eremu itxiak

- Auzolanak

- Mendietako batzordeak

- PACerako hektareak banatzeko irizpideak

- Tasak

Lehen bi saioetan herritarrek emandako iritzi eta ekarpenak kontutan hartuta, ordenantza berriaren proposamena prestatu zuen Udalak eta uztailaren 28ko batzarrean aurkeztu.

Proposamen honentzako ekarpenak abuztuaren 22tik irailaren 16ra bitartean egin ahalko dira udala@goizueta.eus helbidera idatzita.