2022/05/09

Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza berritzeko lan saioa ostegunean

Parte hartze prozesua gutxienez bi saiotan egingo da: maiatzaren 12an eta 26an.

Ostegun honetan emango zaio hasiera herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza berritzeko prozesu parte hartzailea. Izan ere, gaur egun indarrean dagoen ordenantza 2011koa da eta premiazkoa ikusten da berrikuntza bat egitea. Horretarako lan saio puliko batzuk egingo dira gaia azaldu eta herritarrek hitza har dezaten. BIlerek gehienez bi ordu iraungo dute. 

Saio hauetan PACerako irizpideak finkatu nahi dira, tasak zehaztu eta hala adostuz gero, auzolana kudeatu, horrela herritarrek herri lurren kudeaketan zuzenean parte hartu dezaten. 

Horregatik, Goizuetako Udalak gonbidapena luzatzen die gai honetan interesatuak dauden herritar guztiei, maiatzaren 12an, osteguna, arratsaldeko 6etan burutuko den parte hartze saiora.