2021/05/27

Goizuetan “ORGANI-KOPA” gai organikoa bildu eta konpostatzeko olinpiadan murgilduta gaude.  

Hobekien konpostatzen duen herriak irabaziko du lehiaketa.

Mendialdean ORGANI-KOPA izeneko lehiaketan murgilduta gaude maiatzaren hasieraz geroztik. ORGANI-KOPA Nafarroako gai organikoa biltzeko eta konpostatzeko Olinpiada da eta gure mankomunitatearen kasuan, udal eta kontzeju guztiak (Larraun-Lekunberri, Leitza, Goizueta, Arano eta Areso) ari gara parte hartzen gure lehiaketa propioan.

Olinpiada honetan, herriek ahalik eta hondakin organiko gehien konpostatzeko lehiatzen dugu eta hobekien egiten duten herriek hiri-altzariak, itxiturak eta abar erosteko diru-sariak jasoko dituzte.

 

Mendialdeko herri bakoitzean nola egiten den konprobatzeko, hiri hondakinen errefuxa aztertuko dute eta bertan gai organiko gutxien duen herriak lehiaketa irabaziko du. Astero-astero karakterizazioen emaitzak eta sailkapena eguneratua publikatuko dira gure herria nola dihoan ikusi ahal izateko.

Hemen ikus daiteke zenbat materia organiko dagoen errefuxan (zenbat eta materia gutxiago errefuxan, orduan eta gehiago konpostatzen den seinale): 


https://activapyme.com/mendialdea/

 

 

Goazen danok konpostatzera, #IrabaziOrganikoarekin!

 

Lehiaketaren oinarriak ondoko dokumentuan dituzue ikusgai: