2025/02/21

Goizuetako Karnabalak 2025

Aurten martxoaren 2, 3, 4 eta 8an ospatuko ditugu herriko karnabalak

Urtero bezala, herriko mozorroek eta guraso elkarteak, ihauterietako kartelak osatu eta borobildu dituzte hainbat; ekintza, musika, otordu... antolatuz. Igandean hasiera emango diegu, gaztetxoen zahagi dantzarekin. Astelehenean, mozorroak baserriz baserri oinez eta bitartean herrian, haur nahiz gurasoak kaleak girotzeaz arduratuko dira. Asteartean, mozorroak herriko kaleetan dantzan izango ditugu. Eta larunbatean, kontuen egunean, amaiera emango zaio Goizuetako karnabalei. Hona hemen egitaraua: