2025/09/30

Goizuetako Gaztetxearen Eguna

Azaroak 1, larunbata, egun seinalatua izango da goizuetarrontzat.

Herriko gazteen grinak eta herriaren indarrak batuta, egun ederra ospatuko dugu Goizuetan. Azaroak 1a aukeratu dute Goizuetako Gaztetxearen Eguna ospatzeko eta indartsu datoz, egitarau borobila eskainiz. 
Herriko gazteek gogoz, ilusioz eta motibazioz beteta daudela adierazi dute, antolatzeko eta herriari zerbait desberdina eskaintzeko gai direla argi utziz eta guzti hau, txalotzekoa da. Hor ikusten baita, Goizueta herria bizirik dagoela, izan ere, herriaren etorkizuna beraiek dira eta harro sentitu gintezke beraien auzolana eta dedikazioa ikusita. Zorionak gazteak! 
 

Orain, goizuetar guztien artean egun hau eraiki eta ospatzeko ordua da. Horretarako zure parte-hartzea eta laguntza garrantzitsuak dira. Edonork hemen adierazi dezake bere ekarpena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScw_u7tRpAe2dsSmK6n4Tn-_uRtBrkfHHZUJanvOTOHL5xaPQ/viewform?usp=send_form

Bakoitzak ahal duen neurrian bere aletxoa emanez, herri egiten gaituelako! Herritik herriarentzat!
GORA GOIZUETA eta GORA GOIZUETAKO GAZTEAK!